Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

Tradizio handiko bertako produktuen berrikuntza gastronomikoa
BCC/Eroski

Nabigazio-menura joan

Deialdia

Oinarriak

• Espainian bizi eta sukaldaritzako negozio baten jabe diren Basque Culinary Centerren graduatutako sukaldari guztiek hartu ahal izango dute parte.

• Sukaldariaren elaboraziorik onena sarituko da, jatetxean zerbitzatzen duena eta tokiko produktuarekin sukaldaritza berritzeari balioa ematen diona.

• Sektoreko profesionalek eta Basque Culinary Centerreko irakasleek osatutako aditu talde batek hautatuko ditu hiru finalistak.

• Saria lehiaketaren web-orrian emango da jakitera. (Antolatzaileek, agenda-kontuak medio, saria emateko data aldatzeko eskubidea izango dute). Bisita ezazu gure web-orria informazio eguneratua izateko!

• Antolaketa-batzordeak www.premiobcceroskisariak.es web-orrian argitaratuko ditu hiru errezeta finalistak

• Azken fasea Basque Culinary Centerren instalazioetan egingo da. Fase horretan, sariketako 3 sukaldari finalistek beren errezetak egin beharko dituzte produktu espezifikoak erabiliz, eta ondoren, Epaimahaiak dastatuko ditu

• Sariak honela banatuko dira:

  • Epaimahaiaren lehen saria: 6.000 € + diploma
  • Bigarren saria: 3.000 € + diploma
  • Hirugarren saria: 1.000 € + diploma

• Basque Culinary Centerreko (BCC) akademikoek, EROSKI Fundazioko kideek, jardunean ari diren sukaldariek, gastronomia-aditu independenteek eta nekazaritzako elikagaien sektoreko ordezkariek osatuko dute Epaimahaia.

• Antolatzaileek eskubidea dute finalisten izenak argitaratzeko data aldatzeko, modu horretan helburuak hobetuko direla uste badute.