Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

Premio BCC-EROSKI Saria

BCC
Tradizio handiko bertako produktuen berrikuntza gastronomikoa
BCC/Eroski

Nabigazio-menura joan

Aurkezpena

Proiektua 2012an jarri zen abian EROSKIren eta Basque Culinary Centerren ekimenez. Barietate eta espezie jakin batzuk sustatzen eta erabiltzen dituzten sukaldariak aitortzea eta saritzea du helburutzat, Espainiako lurraldeen kultura- eta gastronomia-aberastasunaren osagai dira eta.

Proposamen osasungarriak, jasangarriak eta berritzaileak dira, gure inguruan ekoitzitako elikagaiak nagusi dituztenak, ekoizleekin ez ezik, espezie, barietate eta zaporeen biodibertsitatea zaintzearekin ere baduten gizarte-konpromisoaren erakusle.

Elikadura orekatua gure osasuna zaintzeko eta hobetzeko gakoa da, zaporeari eta mahiaren bueltan gozatzeari uko egin gabe; horregatik, EROSKIk eta Basque Culinary Centerrek eskertu nahi dute sukaldariek bertako produktuak baliatuta bizimodu osasungarria sustatzen egiten duten lana.

EROSKI da sarien babeslea, Basque Culinary Center Fundazioko kidea.
Sariak honela banatuko dira:

Epaimahaiaren lehen saria: 6.000 € + diploma
Bigarren saria: 3.000 € + diploma
Hirugarren saria: 1.000 € + diploma
Presentacion